Euskal Herriko musika lurralde horretako euskal herriak egindako musika da. Herri musika ez ezik, denboraren poderioz beste musika batzuek hartu dute indarra bertan, dibertsifikazio gero eta handiagoaz. Ondorioz, jatorrizko eta euskarazko musikari beste aldaera batzuk gehitu zaizkio erlijio musikaren eta, XVIII. mendetik aurrera, Ilustrazioaren bitartez.
XX. mendetik aurrera, erdarazko musikak pisu nabarmena hartu du Euskal Herrian, eta euskarazko musikak herri tradizioa berritu eta berrasmatu du Ez Dok Amairu eta Gaur mugimendu berritzaileek akuilatuta. |